Informazio Orokorra
Duela mende bat baino gehiago kiraltasunaren aurkikuntzak, kimikariek enantiomerikoki aberasturiko sustantziak lortzeko metodoen garapenaren beharra ekarri zuen. Maila molekularrean kiraltasunak garrantzi handia dauka, batez ere produktu natural gehienak kiralak direlako, heuren ezagugarri fisiologiko eta farmakologikoak kiralak diren errezeptore biologikoen ezagutzeak baldintzatzen duelarik. Hauek konfigurazio egokia duten molekulekin soilik daukate elkarrekintza. Puntu hontan, gizakiaren irudimena ez da naturak ezarritako mugetan geratu eta molekula berriak garatu ditu. Hauetako askok naturan antzekoak diren molekulen eginkizuna imitatu eta isladatzen duten bitartean, beste kasu askotan erabilera harago doa, beti gizakiaren kalitatearen hobekuntzan, hau bait da jarduera zientifikoaren helburu nagusia.
Ikerkuntza talde honek konposatu kiral enantiomerikoki puruen sintesiaren arloan metodo berri, praktiko eta eraginkorren diseinu eta garapena du helburutzat. Honetaz gain, "building block" kiralen, funtzionalitate ugariko kimika fineko erreaktiboen eta konposatu bioaktiboen sintesi asimetrikoan aplikazioa egitea nahi da.
Horrela, konposatu organikoen erreaktibitatea azaltzen duten alderdi mekanistikoa eta teorikoa erabiliz, metodo sintetiko berrien erabilera eraginkor eta malguarekin, zeinetan kimika organometalikoak eta katalisi homogeneo eta hetereogenoak funtsezko eginkizuna jokatzen duten eta garapen jasangarriarekin bat datorren kimikaren helburua ahaztu gabe, ikerkuntza talde honek zenbait urte daramatza gogo handiz lanean, bere ahaleginaren onura nazioarteko elkarte zientifikoari eskeiniz.
Ryoji Noyorik, kimika Nobel saria jaso zuenak, deskribatu zuen moduan: "Sintesi totalaren arloan garapen gradua eremu ezin susmatuetara heldu den bitartean, kasu batzuetan oso errazak diren eraldaketa kimikoen prozedura sintetiko eraginkor eta sinpleen aurkikuntza eta aplikazioa oraindik lehenengo pausuak ematen ari da. Hau dela eta, talde honen ikerkuntz jarduera Kimika Organikoaren arlo zientifiko garrantzitsuenetariko baten barnean aurkitzen da.