
LOGO-HEH

BANNER-EGELAPI
IZENA EMATEA - PROZEDURA
Izen ematea
Ikastaroak egiteko bi deialdi egongo dira ikasturte bakoitzean: Ikastaroak burutuko dira urria-abendua bitartean eta urtarrila-apirila bitartean.
Matrikula
Matrikula epeak: 2023ko abenduaren 5etik 2024ko urtarrilaren 17ra.
(Matrikula gauzatzeko epea ikasturtea hasi arte egongo da irekita, baldin eta plazarik bada)
(Matrikula gauzatzeko epea ikasturtea hasi arte egongo da irekita, baldin eta plazarik bada)
Matrikula egiteko izen-ematea eta ordainketa prozedura:
Bete izen emate orria:
- Hezkidetzan Esku-hartzen: indarkeriei aurre egiteaz gain, tratu onak sustatzeko ibilbide teoriko-praktikoak IZEN EMATE orria.
- Hezkidetzan Esku-hartzen: ikasgelatik hasita parekidetasunaren alde konpetentzia-bidea egiten IZEN EMATE orria.
Ikastaroan matrikula egiteko, beheko dokumentu hauek hezkidetzaneskuhartzen@ehu.eus helbidera bidal itzazu:
- Nortasun agiriaren fotokopia, alde bietatik, irakurgarria eta eguneratua.
- Ordain agiria. GARRANTZITSUA: Bi abizen eta izena zehaztea NAHITAEZKOAK dira.
- Tasak murriztuak ordaintzeko eskubiderik izanez gero hori egiaztatzen duen agiria.
Matrikularen ordainketari buruz
Matrikulatze-prozesua epe barruan osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketaren 250 euroak matrikulatzeko emandako epe barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo matrikularen ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.
Prezioa: 250 euro.
Ordaintzeko Kontua: Kutxabank
- IBAN: ES88 2095 0292 9232 3900 8657
- BIC: BASKES2BXXX
Garrantzitsua eta ezinbestekoa: Abizenak eta izena, ordena honetan.