Izena emateko prozedura eta matrikula

  • Ikasketa hauetan izena emateko eta matrikula egiteko epeak ikastaroko eskola egutegiaren araberakoak dira. Horren inguruko informaziorik behar baduzu, jarri harremanetan ikastaroko idazkariarekin.
  • Ikasketa Osagarrietan izena ematen duten guztiei eskola-asegurua egin behar zaie derrigorrez.  Honen kudeaketa, beti, ikastaroaren arduradunek egingo dute.
  • Gizarte Kontseiluak, bere eskumenen esparruan, Ikastaro Osagarrietarako matrikulan salbuespen eta murrizketak ezarri ditu:

    Prezio publikoen salbuespen eta murrizpena
    • Matrikula prezioaren % 50, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat
    • Salbuespen osoa, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat
      Familia ugariaren izaera diputazio edo organismo eskudunak emaniko titulu ofizial eta iraungi gabearen fotokopia konpultsatuaren bidez edo fotokopia eta jatorrizkoa, hauen erkatzeko, aurkeztuta egiaztatuko ahal da. Titulua iraungita balego, familia ugariak eskaintzen dituen onurak jaso ahal izango dituzte titulu horren berritzea tramitatzen ari dela egiaztatuko luketenek.
    • Salbuespen osoa, ekintza terroristen biktimentzat, bai eta hauen ezkontide eta seme-alabentzat ere
      Ekintza terroristen biktimaren izaera Barne Ministerioko Herritarrentzako eta Terrorismoaren Biktimei Laguntza Emateko Azpizuzendaritza Orokorrak emandako agiria aurkeztuz egiaztatuko da.
    • Salbuespen osoa, organo eskudunak ezintasunaren maila % 33 edo handiagoa aitortuta duten ezgaitasunak dituzten ikasleentzat
      Izaera honen agertzeko, diputazio edo organismo eskudunak emaniko ziurtagiria aurkeztu beharko da.