HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

Jakintza Eskolako (Donostia) Haur Hezkuntzako (HH4 eta HH5) ikasleak gonbidatuak HEFA IIko Arte tailerretan parte hartzera

Irudia

Azaroak 10 eta 17an, Jakintza Eskolako (Donostia) Haur Hezkuntzako (HH4 eta HH5) ikasleak gonbidatu ditugu HEFA IIko Arte tailerretan parte hartzera. Ikus Kulturako Tailerrak egitea proposatzen da zehazki, ikasleak geroz eta goizago hasten direlako irudiak kontsumitzen eta begirada hezitzea beharrezkoa ikusten dugulako. Proposatzen diren tailerrak gai honetan murgiltzeko eta begirada hezitzeko helburuarekin diseinatu dira. Sortze prozesua ere lantzea garrantzitsua izango da.

Tailerrak, Haur Hezkuntzako 3 mailako ikasleak eraman dituzte, "Arte Plastikoak eta Ikjusizko Kultura Haur Hezkuntzan II" ikasgaiaren barruan. Eskola eta Unibertsitateko elkar lana eta harremana, bai irakasle baita ikasleen heziketarako oinarrizkoa ikusten dugu.