HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

Ur-jauzia bildumaren liburu berriaren aurkezpena.Iñaki Zabaleta Gorrotxategi EHU: Nazio eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan.

Irudia

Asteazkena, otsailaren 21ean, 12:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroen Txillardegi aretoan, Donostian.

Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Azurmendi Katedrak eta Jakin Fundazioak elkarlanean bideratutako Ur-jauzia bildumaren liburu berria aurkeztuko da. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi UPV/EHUko Filosofia Saileko irakasleak idatzitako Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan lanak humanista ezagunaren pentsamenduan nazioak eta hizkuntzak hartzen duten lekua du aztergai. 

‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’. 
 Iñaki Zabaleta Gorrotxategi.

Ekitaldian parte-hartuko dute:

  • Agustín Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak
  • Beronika Azpillaga, Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendari
  • Sebastian Zurutuza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia zuzendariak
  • Lorea Agirre, Jakin Fundazioko zuzendariak
  • Xabier Eizagirre, Ur-jauzia bildumaren editoreak
  • Iñaki Zabaleta Gorrotxategi, liburuaren egileak