HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

2018ko Fakultateko Ikasleen Hauteskundeak

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/05

Hauteskunde-egutegiaren arabera, azaroaren 2-7ra bitartean, ikasleen erroldak kontsultatzeko epea zabalik dago.

Errolda-zerrendak Fakultateko Dekanotzako Idazkaritzan izango dituzue ikusgai , bi eraikinetan (HEFA I eta II).

 

Behin errolda-zerrendak itxi ondoren,  hautagaien aurkezpenak egiteko epea zabalduko da, ondo bidean, azaroaren 8tik 19ra.

Hauteskundeotan partehartzea eskatu nahi dizuegu, Ikasle Kontseiluak ahalik eta ordezkaritza zabalena izan dezan.