HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

2017/18 ikasturteko Gizarte Hezkuntza, Pedagogia eta Gizarte Antropologia graduetako Practicumaren eskaintza GAURen ikusgai dago eta autopracticuma eskatzeko epea ireki da.

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/02

2017/18 ikasturteko Gizarte Hezkuntza, Pedagogia eta Gizarte Antropologia graduetako  Practicumaren eskaintza GAURen ikusgai dago .
Ikasturte honetan Zentroen edo plazen hautaketa egingo da automatrikularekin batera (uztailean )edo  autopracticumaren bidez . Autopracticuma eskatzeko epea ireki da eta azken eguna 2017ko maiatzaren 31an izango da.

PLAZEN AUKERAKETA MATRIKULAREKIN BATERA 

 

  • Practicum irakasgaiaren matrikula gainontzeko kurtsoko irakasgaiekin batera egingo da, AUTOMATRIKULArako ezarritako sistemaren bitartez eta honetarako epeetan. Plaza, momentu horretan, matrikularekin batera aukeratuko duzue.
  • Plaza aukeratzeko lehentasuna matrikulatzeko hitzorduak ezarriko du. Hori horrela dagokizun hitzordura berandu ailegatuz gero eragina izan lezake zure aukeraketan, plazen kopurua murriztuagoa izango delako.
  • Behin aplikatiboan sartuta, dagokizun "Practicum " Irakasgaiari sakatu behar diozu. Aukeraketa bukatu ondoren pantaila berri bat aterako zaizu, "Praktiken hautaketa".
  • Hemendik aurrera plaza eskaintza ezagutzeko, filtro ezberdinak, erabili ahal izango dituzu, hala nola, hizkuntza eredua,  herrialdea,e.a.
  • Aplikatiboak momentu horretan libre dauden plazak erakutsiko ditu, aztertu zure hautuak, eta behin aukeratuta, gordetzeari sakatu beharko diozu.


GARRANTZITSUA. Derrigorrez aukeratu behar da plaza bat. Aitzitik EZINGO DUZU IKASTURTEKO MATRIKULA OSATU.• Gizarte Hezkuntza graduan, Practicum II eta Practicum III kasuan , bi practicumeko matrikulan zentro bera hautatu behar duzu derrigorrez.


AUTOPRACTICUMEKO PROZEDURA

  1. "Autopracticumeko Orria" zentroaren datuekin beteta eta eskaneatuta bidali beharko diguzu zuzendaritzaren sinadura eta zigiluarekin helbide elektroniko honetara practicum.fice@ehu.eus
     
  2.  GAUR eko "Autopracticumeko" aukera bete beharko duzu.Bakarrik asterisko duten hutsuneak.

    Autopracticumeko proposamena EZ da automatikoki aintzat hartuko, aldez aurretik. aztertuko da eta onartzen bada ekainean zehar balidatuko da, automatrikula egiteko epea baino lehen. Balidatu eta gero GAURen agertuko da esleitutako plaza.

    Automatrikula egitean Practicumeko ikasgaiaren matrikula egingo da baina plaza hautatu gabe, aldez aurretik esleituta dagoelako.

    Autopracticumeko aukera ezin izango da burutu GAURen agertzen diren zentroekin, zentro horiek jada praktika eskaintza egin dutelako. Hala ere, salbuespenak salbuespen, praktiketako zentroarekin oso harreman estua izanez gero, ahal duzu kontsultatu ea Fakultateari egin dioten eskaintzaz gain, zure Practicumeko plazarik eskaini ahal dizuten. Inola ere, ezin da publikoa den praktika plaza bat zentroarekin adostu.