Azken lau urteotan bezalaxe, hurrengo astean hasi eta apirilaren 20ra bitartean, asteazkenetan zein ostiraletan zientzia-tailerrak eta psikomotrizitate-saioak burutuko dituzte gure fakultatean Haur Hezkuntzako Graduko laugarren mailako ikasleek eta Practicum IIIn beraiekin egon diren zenbait haur-taldek.
Ekimen honek bi xede ditu: batetik, gure ikasleen inplikazioa bultzatzea beraien ikaste-prozesuetan eta, aldi berean, Unibertsitatearen eta Eskolaren arteko zubiak eraikitzea.
·Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako laugarren mailako ikasle talde batek, mezu honen bidez HitzKetaren (http://hitzketa.webnode.es) web orria aurkeztu nahi dizue euskal ipuin, abesti eta olerkien txokoa. Sartu, kuxkuxeatu, hautatu eta erabili, baietz zuri ere hitzek egin kili-kili!
Fakultateko kide guztiek (ikasleak eta AZP barne) buletin hau erabili dezakete antolatutako ekitaldien edo jardueren berri emateko. Beraz, fakultateko kideen artean halako berriren bat zabaldu nahi baduzu, buletinean txertatu nahi duzun testuarekin (JPG, BMP o GIF formatuko argazkiekin, dokumentuekin,…) batera, bidal ezazu mezu bat mariaje.parras@ehu.eus edo/eta nere.amenabar@ehu.eus helbidera.
AVISO IMPORTANTE
Todo el personal (incluido alumnado y PAS) de la facultad puede hacer uso de este boletín para informar acerca de eventos y actividades que organice. Si estás interesado en que los miembros de la facultad tengan conocimiento a través del boletín de dichas noticias, envía un mensaje (junto con fotografías en formato JPG, BMP o GIF, documentos…) a mariaje.parras@ehu.eus y/o nere.amenabar@ehu.eus
Si deseas darte de BAJA en el BOLETIN envía un email con el asunto Baja boletin
Buletinetik BAJA emateko email bat idatzi gaia Baja buletina idatzi
Eraikin I, Av. Tolosa, 70 - Teléfono: 94301 8260
Eraikin II, Oñati Plaza, 3 - Teléfono: 943 01 8446