Eduki publikatzailea

Titulazioen <strong>AKREDITAZIOA Fakultatean </strong>: Antropologia, Filosofia eta Pedagogia Graduak, eta, Eleaniztasuna eta Hezkuntza eta Gizarte Hezkuntzako Ikerketa Masterrak.

Aurten Fakultateko hainbat titulazioen Akreditazio prozesua pasatzea tokatzen zaigu, guztira bost titulazio izango dira: Antropologia, Filosofia eta Pedagogia Graduak, eta, Eleaniztasuna eta Hezkuntza eta Gizarte Hezkuntzako Ikerketa Masterrak.

Uda aurretik titulazio hauetako memoriak prestatu dira titulazio bakoitzeko Koordinatzailearen ardurapean, eta, orain abenduan eta urtarrilean, kanpo-ebaluatzaileen bisita jasoko dugu, aurten on-line sisteman burutuko dena.

Ohar honen bitartez, aditzera ematen diogu Fakultateko komunitate osoari kanpo-ebaluatzaileen bisitaren agendan audientzia publikorako tartea egongo dela, eta interesatu legokeen edonork parte har dezakeela audientzia horretan dagokion titulazioari buruz bere iritziak emateko. Interesatua dagoenak Dekanotzara idatzi beharko du, plataformara sarrera eman diezaiogun.

Bisita egunak hauek izango dira:

  • Abenduaren 17an, Antropologia Gradua
  • Abenduaren 18an, Pedagogia Gradua
  • Abenduaren 21ean, Eleaniztasuna eta Hezkuntza Masterra
  • Urtarrilaren 15ean, Gizarte Hezkuntzako Ikerketa Masterra
  • Otsailaren 1ean, Filosofia Gradua

Dekanotzatik gure esker beroenak eman nahi diegu lan honetan buru belarri ari diren titulazioetako Koordinatzaileei eta bisita egunean elkarrizketa ezberdinetan parte hartuko duten irakasle, ikasle, AZP, egresatu eta enplegatzaile guztiei.


Aplikazio habiaratuak

dest_mintegi irekia

dest_art_antropologia_mintegiak