HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

Filosofia mintegi irekia. Joana Garmendia (ILCLI-EHU) .Filosofia Euskaraz II

Aste honetan Joana Garmendiak (ILCLI-EHU) bigarren saioa izango du Mintegi Irekian. Pasa den ostegunean filosofia euskaraz egiteko erabil ditzakegun baliabideei buruz aritu bazitzaigun, datorren ostegunean filosofia-testu akademiko bat euskaraz txukun idazteko gomendio batzuk emango dizkigu--behean uzten dizuet abstracta. Betiko moduan, ostegunean bilduko gara, ordu batean Batzar Aretoan.

 

 

Abstract:

Filosofia Euskaraz II

Arauak eta gomendioak

 

Bi saiotan banatutako lantegi honetan, filosofia euskaraz (ere) egiten duenari baliagarri izango zaizkion gomendioak, oharrak eta aholkuak bilduko ditugu. Hizkuntzaren erabilerari dagozkionak, jakina. 

 

Bigarren saioan (azaroaren 21ean), akademian filosofia euskaraz egiten dugunean zein arau bete behar ditugun eta zein estilo-irizpide izan beharko genituzkeen gogoan ikusiko ditugu. Aurrena, ikusiko dugu Euskaltzaindiaren arauak non dauden, nola erabili behar diren, eta horietatik zein diren, gure alorrari gagozkiola, garrantzia berezia dutenak. Gero, filosofia-testu egokiak idazteko zein irizpide eta gomendiori jarraitu beharko geniokeen azalduko dugu –bereziki, baina ez soilik, estiloaren mailan—.

 

Lantegiak maila oinarrizkoa izango du, eta, filosofiaren alorrean ariko bagara ere, oro har giza eta gizarte-zientzietan ari denari izango zaio baliagarri.


Aplikazio habiaratuak

dest_mintegi irekia

dest_art_antropologia_mintegiak