Eduki publikatzailea

Pentsatu 2018! 3 EGUN FILOSOFIA GIZARTERATZEKO

Irudia

Giro ludiko eta informal batean pentsamendua, filosofia eta kritika hedatzeko asmoz, aurten ere Pentsatu! jaialdia antolatu dute Filosofiako Graduko hainbat irakasle eta ikasleek, Etikako Euskal Clusterrak, Gipuzkoako campuseko Errektoreordetzak, Donostia Kulturak eta AGORA Elkarteak lagunduta.

Azaroaren 15ean, ostegunez, ospatuko da UNESCOk izendatutako Nazioarteko Filosofia Eguna; goiz horretan, filosofiaren eta poesiaren arteko harremanak aztertuko dira HEFA Fakultateko Areto Nagusian, ikasleek eta irakasleek hautatutako poemak irakurriz.

Ostiralean, ostera, Euskal Herriko hainbat herritik Fakultatera iritsiko dira Batxilergoko 240 ikasle, tailerren bidez filosofia modu praktikoan esperimentatzeko. Amaitzeko, larunbatean Fakultatetik hirirantz hedatuko da Filosofesta: goizez Kaxilda liburu-dendan, kulturgintzari ikuspegi kritikoa eskainiz, eta arratsaldez Tabakalerako 4. solairuan, gaurkotasun handiko hainbat gai eztabaidatuz.


Aplikazio habiaratuak

dest_mintegi irekia

dest_art_antropologia_mintegiak