Eduki publikatzailea

Filosofia mintegi irekia. Joana Garmendia (ILCLI -EHU): Filosofia Euskaraz I

Joana Garmendiak (ILCLI-EHU) hitz egingo du Filosofia Mintegi Irekian. Ohiko hitzaldi formatua alde batera utziko dugu pixka bat, eta filosofia euskaraz txukun egiteko aholku batzuk emango dizkigu. Gai hauetan euskaraz aritzen garen guztioi zuzenduta dago lantegia, izan irakasle, ikasle, edo ikertzaile--animatu, beraz, ondo etorriko zaigu eta. Ordubatetan bilduko gara, Fakultateko Batzar Aretoan, ohiko moduan. 

 

Abstract:

Joana Garmendia - Filosofia Euskaraz I

Euskarriak eta baliabideak

Bi saiotan banatutako lantegi honetan, filosofia euskaraz (ere) egiten duenari baliagarri izango zaizkion gomendioak, oharrak eta aholkuak bilduko ditugu. Hizkuntzaren erabilerari dagozkionak, jakina. 

Lehenengo saioan (azaroaren 14an), ikusiko dugu, batetik, filosofia euskaraz egitean non egin beharko genukeen zalantza –alegia, zein konturi jarri beharko geniokeen arreta berezia—; bestetik, zalantza horiei argibidea non bilatzen zaien azalduko dugu: hiztegiak, terminologia-bankuak, corpusak, IKT tresna berezituak... denetik baitaukagu eskura sarean.

Lantegiak maila oinarrizkoa izango du, eta, filosofiaren alorrean ariko bagara ere, oro har giza eta gizarte-zientzietan ari denari izango zaio baliagarri.


Aplikazio habiaratuak

dest_mintegi irekia

dest_art_antropologia_mintegiak