Filosofia mintegi irekia

Filosofia mintegi irekia. Mahai-ingurua: Arte eta literatura zubi: Hego Ameriketako influentzia Euskal Herrian

Ostegunean, hilak 20, mahai-inguru bat izango dugu Mintegi Irekian. Partaideak Elixabete Ansa (Pontificia Universidad Católica de Chile), Nerea Arruti (EHU) eta Iratxe Retolaza (EHU) izango dira, eta gaia:

"Arte eta literatura zubi: Hego Ameriketako influentzia Euskal Herrian"

Saioa ordu batean izango da, ohi bezala, Batzar Aretoan, eta euskaraz.Laburpen txiki bat:

Jorge Oteizak Hego Ameriketan bizitako esperientzia kontutan harturik mahai inguru honek Hego Ameriketako influentzia hausnartu nahi du Euskal Herrian. José Carlos Mariátegui, Vicente Huidobro, Blanca Luz Brum, Laura Rodig edo Magda Portal idazle, artista nahiz pentsalariek marka garrantzitsuak utzi zituzten hainbat artista nahiz idazle euskaldunengan. Marka hauek aztertu ondoren, mahai inguru honek Euskal Herria eta Hego Ameriketako autoreen arteko erlazioak pentsatu nahi ditu, zubi transatlantiko konbentzionalak baztertuz. 


imagen sola seminario filo