Breadcrumb

Lanbide Heziketako irakasle-teknikarien prestakuntza pedagogiko eta didaktikorako ikastaro ofiziala (LHIT)

AURKEZPENA 2025/26

TITULUAREN GAKOAK

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikorako Unibertsitate Hedakuntzako Diploma

Lanbide Heziketaren Antolaketa eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoa, 2026ko urtarrilean sartuko da indarrean. Lege honek unibertsitate-gradua eta Bigarren Hezkuntzako masterra izatea eskatuko die Lanbide Heziketako irakasle teknikoei, Lanbide Heziketako 10 sektore berezietako irakasle teknikoei izan ezik.

  • Arte grafikoetako produkzioa
  • Ibilgailuen mantentze-lanak
  • Sukaldaritza eta gozotegia
  • Jatetxe-arloko zerbitzuak
  • Arotzeriako Fabrikazioa eta Instalazioa
  • Makinen mekanizazioa eta mantentze-lanak
  • Soldadura
  • Patroigintza eta jantzigintza
  • Estetika

Beraz, diploma honek beharrezko prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa eskaintzen du, eta titulazio horietan irakasle tekniko gisa irakasteko gaitzea ahalbidetzen du.

Ikasturte bateko prestakuntza aurrez aurrekoa da modulu Orokor eta Espezifikoetan, eta Practicuma lanbide-heziketako ikastetxeetan. 60 ECTS kreditu ditu, hiru modulutan banatuta:

  • Generikoa (G) eta Espezifikoa (E):
    • Ikaskuntza eta nortasunaren garapena(G)
    • Hezkuntza-prozesuak eta testuinguruak(G)
    • Gizartea, familia eta hezkuntza(G)
    • Ikaskuntza eta irakaskuntza(E)
    • Irakaskuntzaren berrikuntza eta ikerketaren hastapena(E)
    • Orientazio profesionala(E)
  • Practicuma: Praktikak LHko zentroetan eta online Ikasketa Amaierako Lana (IAL)

TITULU HAU AUKERATZEKO ARRAZOIAK

  • Prestakuntza pedagogikoa eskaintzen du, Lanbide Heziketaren eremuko metodologia aurreratuenak eta berrikuntzak ezagutuz
  • Ikasleen beharrekiko hurbilen dauden ikastetxeetan praktikak egiteko aukera bermatzen du
  • Lanerako eta ziurtagiri ofizial bat lortzeko aukera ematen du, Lanbide Heziketako lantegi, laborategi eta praktiketako espazioetan irakasle gisa lan egin ahal izateko

IRTENBIDE PROFESIONALAK

Diploma honek Lanbide Heziketaren Antolatzeko eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak LHko irakasle tekniko gisa jardun ahal izateko eskatzen dituen baldintzei erantzuten die

PRACTICUM

300 ordu, derrigorrez, LHko ikastetxe batean, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eskainitakoetatik edo ikasleak aukeratutakoetatik (autopracticuma). Ikasleek praktiketako zentroko instruktore bat eta unibertsitateko tutore bat dituzte, eta tutore hori, aldi berean, IALeko tutorea ere izango da.

Aplikazio habiaratuak

eGela txartela