Breadcrumb

TEL EUSKADI

Boluntariotza

Irudia

Biztanleen %3-7k zailtasunak dituzte hizkuntzarekin, nahasmendu espezifikoa/hizkuntzaren garapena dutelako. Hizkuntza, giza ezaugarri nagusia eta komunikazioaren tresna nagusia, normalean modu naturalean bereganatzen eta garatzen da; hala ere, pertsona batzuentzat, lengoaia eskuratzea eta garatzea erronka iraunkorra da, eta, egunero zailtasunak sortzen dituena. Zailtasun horiek ikaskuntzetan eta harreman sozialetan islatzen dira, eta eragin psikologikoa izan dezakete. Beharrezkoa da egoera ikusezin hori ezagutaraztea, sentsibilizatzea, TEL duten pertsonen beharrak erakustea, behar horiek aseta egon daitezen lortzea eta gizartean gainerako herritarren baldintza berberetan parte har dezaten aldarrikatzea. TEL-Euskadik eremu horietan guztietan lan egiten du, TEL duten pertsonen garapen integrala bultzatzeko helburu nagusiarekin.

BOLUNTARIOTZA PROGRAMA 

  • Hezkuntza-errefortzua. Hezkuntza indartzeko programan, kalteberatasun-egoeran dauden adingabeak indartzeko eskolak ematen dira.
  • Gizarte- eta komunikazio-trebetasunei buruzko tailerretan laguntzea. Tailer horiek trebetasun sozialak, komunikaziokoak eta laguntza emozionalekoak lantzeko deiari erantzuten diote. Azken esparru hori oso garrantzitsua da bizi garen egoeran.
  • Prestakuntza-jardueretan laguntzea, bai antolaketa-lana erraztuz, bai gurasoak bertaratzea ahalbidetuz.
  • Testuak euskarara itzultzea.
  • Sentsibilizazio-kanpainetan laguntzea.

HARREMANETARAKO DATUAK