Mireia Irazola Duñabeitia

Mireia Irazola Duñabeitia

Irudia

Lan kontratuko bitarteko irakaslea

Kimikan Doktorea
Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Mireia Irazola Elorrixon jaioa (1986, Euskal Herria) eta Kimikan doktorea da (2016, UPV/EHU). Bere ikerketa-ibilbidean hiru arlotan espezializatu da nagusiki. Batetik, lagin biologikoen eta kultura-ondarearen Raman, SERS eta FTIR irudian; bestetik, ingurumeneko kutsatzaileen analisian (GC-MS eta HPLC-HRMS); eta, azkenik, lagin biologikoen analisi metabolomikoan (NMR eta HPLC-HRMS). Doktore naizenetik doktoratu ondoko ikertzaile gisa eta unibertsitateko irakasle gisa lan egin dut Donostiako Kimika Fakultatean, Bilboko ingeniaritza eskolan eta Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Nire ikerketa-ibilbidean, nazioarteko aldizkari ospetsuetan 24 artikulu zientifiko argitaratzen lagundu dut, eta nazioarteko eta nazioko konferentzietan lortutako emaitzak zabaltzen parte hartu dut. Zientzia gizartearentzat zabaltzeari dagokionez, Bilboko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astean hitzaldiak/tailerrak ematen ditut, dibulgazio-proiektu bat dugu eta PiE-UPV/EHUko dibulgazio-taldeko kide naiz.