Ekitaldien oroitidazkiak

Ekitaldien oroitidazkia: 2016-2017

  • Irailaren 29an, Letren Fakultateko (UPV/EHU) Gradu Aretoan, unibertsitate arteko doktorego-mintegiak egin ziren: 'Iuniores et Seniores' eta Joera Historiografikoak. Juan Santos Yanguas doktoreak hartu zuen parte, Antzinaro Penintsularreko ikertzailea eta Antzinaroko Zientzietako Doktorego Programaren zuzendaria (UPV/EHU eta Kantabriako Unibertsitatea). Gainera, "Europa y el mundo atlántico: poder, cultura y sociedad" Doktorego Programarekin  elkarlanean burutu ziren: (UPV/EHU eta Valladolideko Unibertsitatea).
  • 2016ko azaroaren 7an, Letren Fakultateko (UPV/EHU) Gradu Aretoan, Biografia literatura-genero gisa aztertzeko III. Jardunaldiak burutu ziren. Antolatzaileak,  Guadalupe Lopetegi Semperena eta Iñigo Ruiz Arzalluz, Greziar eta Latindar Filologia alorreko ikertzaileak izan ziren.
  • 2016ko azaroaren 10ean, Alicia Ruiz Gutiérrez doktoreak (Kantabriako Unibertsitatea) honako hitzaldi hau eman zuen Letren Fakultateko Gradu Aretoan (UPV/EHU): "Desplazarse en época romana: dioses y ritos del viajero". Pilar Ciprés Torres, Antzinaro Penintsularreko ikertzailea, Elena Redondo Moyano eta Maite Muñoz García de Iturrospe, biak Greziar eta Latindar Filologia Arloko ikertzaileak izan ziren antolatzaileak.
  • 2016ko azaroaren 17an, Bartzelonako Unibertsitateko Javier Velaza Frias doktoreak "Lenguas y pueblos en la antigua Vasconia" izeneko hitzaldia eman zuen,  Indoeuropar eta Ekialdeko Antzinaroen Alorrak antolatuta.
  • 2016ko azaroaren 22an eta 30ean, Erretorika klasikoko mintegiak burutu ziren: "Concepto y método para el análisis de los textos persuasivos", José Antonio Caballero López doktoreak (Errioxako Unibertsitatea) emana, eta "Luciano y la patria. Algunas reflexiones sobre la identidad griega en el Imperio romano", Francesca Mestre Roca doktoreak emana (Bartzelonako Unibertsitatea). Pilar Ciprés Torres, Antzinaro Penintsularreko o ikertzailea, Elena Redondo Moyano eta Maite Muñoz García de Iturrospe, biak Greziar eta Latindar Filologia Arloko ikertzaileak, parte hartu zuten haren antolakuntzan.
  • 2017ko apirilaren 5ean, Letren Fakultateko (UPV/EHU) Gradu Aretoan, Mundu Klasikoari buruzko VIII. Jardunaldiak egin ziren: "Aspectos de la mujer en la Antigüedad". Antolatzaileak, Pilar Ciprés Torres Antzinaro Penintsularreko  ikertzailea, Elena Redondo Moyano eta Maite Muñoz García de Iturrospe, biak Greziar eta Latindar Filologia Arloko ikertzaileak izan ziren.
  • 2017ko apirilaren 6an, Silvia Acerbi doktoreak (Kantabriako Unibertsitatea) honako hitzaldi hau eman zuen Letren Fakultateko Gradu Aretoan (UPV/EHU): "Cismas y Herejías en el cristianismo tardoantiguo. Los concilios y el nacimiento de las iglesias ortodoxas orientales". Antolatzaileak, Pilar Ciprés Torres eta Estíbaliz Ortiz de Urbina Álava, Antzinaro Penintsularreko eta Antzinaro Klasikoko o ikertzaileak izan ziren, Arabako eta Bizkaiko Esperientzia Gelekin lankidetzan.