Ekitaldien oroitidazkiak

Ekitaldien oroitidazkia: 2006-2007. ikastaroa

  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2006ko urriaren 24tik 26ra bitartean, Greziar eta Latindar ataleko kideak diren Guadalupe Lopetegi Semperena, Maite Muñoz García de Iturrospe eta Elena Redondo Moyano ikertzaileek antolaturik, Retórica y Educación izeneko Jardunaldiak egin ziren.
  • EHU-aren Zuzenbide Fakultatean, 2006ko abenduaren 11tik 13ra bitartean, Antzinate Klasiko ataleko kidea den José Ángel Tamayo Errazkin doktoreak antolaturik, Mundo Klasikoaz III Hitzaldi Zikloa: Cristianos y paganos en Roma izeneko ikastaroa egin zen.
  • EHU-aren Zuzenbide Fakultatean, 2007ko apirilaren 24an eta maitazaren 4, 11 eta 18an, Antzinate Klasiko ataleko kidea den Esperanza Osaba García doktoreak antolaturik, El arte de la comunicación: aproximación a la retórica y el derecho izeneko ikastaroa egin zen.
  • Beasain eta Idiazabalen, 2007ko ekainaren 11tik 15era bitartean, Aranzadi Zientzia Elkarte eta AZIko Historiaurre ataleko ikertzaileak diren Javier Fernández Eraso eta Josean Mujika Alustiza doktoreek antolaturik El Megalitismo y otras formas funerarias contemporáneas en su contexto social, económico y cultural izeneko Kongresua egin zen. Ekitaldi gisa Arabako Errioxan aurkitutako megalitoak (La Chabola de la Hechicera eta Los Llanos) zein La Hoyako herrixka eta Museoa bisitatu zituzten.