Ekitaldien oroitidazkiak

Ekitaldien oroitidazkia: 2007-2008. ikastaroa

  • EHU-aren Farmazia Fakultatean, 2007ko urriaren 16 eta 17an, Greziar eta Latindar ataleko kidea den Mª José García Soler ikertzaileak antolaturik El humor (y los humores) en el mundo antiguo izeneko Ikastaldia eman zen.
  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2007ko urrria eta azaroan, Antzinate Penintsular ataleko zuzendaria den Juan Santos Yanguas doktoreak eta Irungo Oiasso Museoko zuzendaria den Mercedes Urteagak antolaturik Zinema historiko-arkeologikoa ikasgeletan zikloa egin zen.
  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2007ko azaroaren 6tik 8ra bitartean, Greziar eta Latindar ataleko zuzendaria den Vitalino Valcárcel Martínez doktoreak eta atal bereko ikerlaria den Iñigo Ruiz Arzaluzek antolaturik La Biografía como género literario. De la Antigüedad al Renacimiento. Algunas calas izeneko Ikastaldia eman zen.
  • Antzinate Penintsular ataleko zuzendaria den Juan Santos Yanguas doktorea eta Valentziako Unibertsitatean Antzinaroko Historiaren katedraduna den Francisco Javier Fernández Nieto jaunaren gidaritzapean Greziarrak eta itsasoa izeneko Jardunaldia izan zen, Revisiones de Historia Antigua saileko VI. emanaldia egiten zuena eta EHU-aren Letren Fakultatean 2007ko azaroaren 12-13an izan zena.
  • Napoliko Federiko II Uniberstitatean Erromatar Zuzenbidearen Historiaren Katedraduna den Luigi Labruna jaunak eta Antzinate Klasikoko ikertzaile den Rosa Mentxaka Elexpe andereak antolaturik Derechos Humanos y Humanidad del Derecho izeneko nazioarteko Mintegia egin zen 2008ko urtarrilaren 17-18an EHU-aren Zuzenbide Fakultatean.
  • EHU-aren Zuzenbide Fakultatean, 2007ko abenduaren 11tik 13ra bitartean eta 2008ko urtarrilaren 14an, Antzinate Klasiko ataleko kidea den José Ángel Tamayo Errazkin doktoreak antolaturik Mundu Klasikoari buruzko IV Hitzaldi Ziklo-aren barne De la humanidad en el Derecho a los derechos humanos: De Roma  a los tiempos actuales izeneko Ikastaldia eman zen.
  • "Klasizismoa eta Modernitatea" Lantaldeak 2008ko urtarrilean Santiago Compostelako Unibertsitatean Antzinaroko Hiatoariaren katedraduna den José Carlos Bermejo Barreraren "Historia Antigua, ¿para qué?: vigor y decadencia de la tradición clásica" (Dialogues d'Histoire Ancienne 29.2, 2003, 29-56) artikuluaren gainean Eztabaida Mintegi bat antolatu zuen.
  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2008ko maiatzaren 5etik 7ra bitartean, Greziar eta Latindar ataleko kideak diren Guadalupe Lopetegi Semperena, Maite Muñoz García de Iturrospe eta Elena Redondo Moyano ikerlariek antolaturik Antiguos y Modernos. Presencias clásicas, de la Antigüedad al siglo XXI izeneko Ikastaldia eman zen. Halaber maitzaren 6an hizlarien eta parte hartzaileen artean ondoko gai hau eztabaidatua izan zen: "Tradizioa eta modernitatea: gainditu ezinezko antagonismoa hirugarren milaurtean?"