Ekitaldien oroitidazkiak

Ekitaldien oroitidazkia: 2009-2010. ikastaroa

  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2009-2010 ikasturtearen lehen lauhilabeteko urriaren 6tik abenduaren 15ra bitartean, Klasikoen Irakurketa lagunduak. 2010 izeneko Zikloak izan zuen bere jarraipena, Elena Redondo ikertzailearen gidaritzapean.
  • Expresiones del humor desde la Antigüedad hasta nuestros días izeneko Ikastaldia egin zen 2009ko urriaren 20tik 22ra bitartean EHU-aren Letren Fakultatean, Antzinate Klasiko ataleko ikertzailea den Mª José García Soler doktorearen gidaritzapean.
  • Antzinate Klasiko ataleko zuzendaria den Antonio Duplá Ansuategi doktoreak antolaturik eta "Klasizismoa eta Modernitatea" lantaldekoen laguntzarekin Clasicismo y Modernidad: el cine "de romanos" en el siglo XXI izeneko Jardunaldiak egin ziren 2009ko azaroaren 10etik 12ra bitartean.
  • Letren Fakultatean, 2009ko azaroaren 30ean, Antzinakoak eta Modernoak : presentzia klasikoak antzinatetik XXI.menderarte izeneko Jardunaldiak egin dira, Institutuaren Greziar eta Latindar ataleko ikertzaileak diren Maite Muñoz García de Iturrospe, Elena Redondo Moyano eta Guadalupe Lopetegi Semperena doktoreek antolaturik.
  • EHU-aren Zuzenbide Fakultatean, 2009ko abenduaren 15etik 17ra bitartean, Antzinate klasiko ataleko kidea den José Ángel Tamayo Errazkin doktoreak antolaturik Mundu Klasikoari buruzko V Hitzaldi Ziklo-aren barne ¿De qué huyen las mujeres? Peligros, conflictos y su protección en la Antigüedad  izeneko Ikastaldia egin zen.
  • EHU-aren Zuzenbide Fakultatean, 2009ko abenduaren 18an, Antzinate klasiko ataleko kideak diren Rosa Mentxaka Elexpe, Esperanza Osaba García eta José Ángel Tamayo Errazkin doktoreek antolaturik El Derecho de asilo en época visigoda izeneko nazioarteko Mintegia egin zen.
  • Antzinate Klasiko, Antzinate penintsularreko eta Greziar eta Latindar Filologia ataleko zenbait kidek parte hartu zuten Durangoko Arte eta Historia Museoak, EHUaren laguntzarekin, antolaturiko Humanitates: Historia y Literatura kurtsoan. EHUko kideen partaidetza Iñaki Bazán eta Elena Redondo irakasleek zuzentzen dituzten lantaldeen bitartez gauzatu zen. Ikastaroen izenburuak  Antzinaroa eta Erdiaroa eta Klasikoen irakurketa lagunduak izan ziren.
  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2009-2010 ikasturtearen bigarren lauhilabeteko otsailaren 23tik maiatzaren 25era bitartean, Klasikoen Irakurketa lagunduak 2010 izeneko Zikloak izan zuen bere jarraipena, Elena Redondo ikertzailearen gidaritzapean.
  • Klasizismoa eta Modernitatea lantaldeak 2010ko maiatzaren 18an Cornelius Castoriadisen lan bati buruz Eztabaida Mintegi bat egin zuen; lana ondoko hau izan zen: "El pensamiento político" (Idem. Lo que hace a Grecia 1. De Homero a Heráclito, Buenos Aires: FCE, 2006, orr. 321-365).
  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2010ko maiatzaren 21ean, Greziar eta Landindar Filologia ataleko ikerlari den Jesus Bartolomek antolaturiko II Ikasketa Jardunaldia egin zen, ondoko izenburu honekin: La representación de los desastres de la guerra. Una mirada múltiple desde la Antigüedad a nuestros días.
  • Letren Fakultateko Unibertsitate Hedakuntzaren II Jardunaldietan Institutuko ikerlari den Elena Redondo Moyanok antolaturik, Kultura Klasikoari buruzko Ikastaro bat eskaini zen, 2010ko uztailaren 1etik 7ra bitartean.
  • Irungo Oiasso Museoan 2010ko uztailaren 26 eta 27an, Antzinate Penintsular ataleko zuzendaria den Juan Santos Yanguas doktoreak eta Irungo Oiasso Museoko zuzendaria den Mercedes Urteagak antolaturik Red viaria: aspectos constructivos y análisis territorial en el Occidente romano izeneko udako kurtsoa egin zen.