Ekitaldien oroitidazkiak

Ekitaldien oroitidazkia: 2010-2011. ikastaroa

  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2010-2011 ikasturtearen lehen lauhilabean zehar, urriaren 5ean hasi eta abenduaren 7ra arte, igazko kurtsoan hasitako Klasikoen Irakurketa lagunduak 2010 izeneko Zikloari jarraipena eman zaio.
  • Antzinate Penintsular ataleko zuzendaria den Juan Santos Yanguas doktorea eta Malagako Unibertsitatean Antzinaroko Historiaren irakaslea den Gonzalo Cruz Andreotti jaunaren gidaritzapean Erromanizazioa, mugak eta populuak Antzinako Erroman: hispaniarren kasua izeneko Jardunaldia izan zen, Revisiones de Historia Antigua saileko VII. emanaldia egiten zuena eta EHU-aren Letren Fakultatean 2010ko irailaren 20-22an izan zena.
  • EHU-aren Zuzenbide Fakultatean, 2010ko abenduaren 14etik 17ra bitartean, Antzinate Klasiko ataleko kidea den José Ángel Tamayo Errazkin doktoreak antolaturik Mundu Klasikoari buruzko VIII Hitzaldi Ziklo-aren barne La retórica y las otras artes  izeneko Ikastaldia egin zen.
  • Antzinate Klasiko, Antzinate penintsularreko eta Greziar eta Latindar Filologia ataleko zenbait kidek parte hartu zuten Durangoko Arte eta Historia Museoak, Mejora Fundazioak eta AEIKE-k, EHUaren laguntzarekin, antolaturiko Humanitates 2011: Klasikoen irakurketa lagunduak II; Historia y Literatura en la Antigüedad eta Roma dueña del mundo conocido kurtsoetan.
  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2010-2011 ikasturtearen bigarren lauhilabeteko otsailaren 15tik maiatzaren 10era bitartean, Klasikoen Irakurketa lagunduak 2011 izeneko Zikloak izan zuen bere jarraipena, Elena Redondo ikertzailearen gidaritzapean.
  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2011ko martxoaren 21 eta 22an, Antzinate Klasiko ataleko kidea den Estíbaliz Ortiz de Urbina Álavak antolaturik Ikasketa Jardunaldia egin zen, ondoko izenburu honekin: Los magistrados locales de Hispania
  • Letren Fakultateko Unibertsitate Hedakuntzaren III Jardunaldietan, Institutuko ikerlari den Elena Redondo Moyanok antolaturik, Kultura Klasikoari buruzko Ikastaro bat eskaini zen, 2011ko uztailaren 4etik 8ra bitartean.