Norentzat da MBAe3 master hau?

MBAe3 (emprendimiento - estrategia -  empresa)

Graduondoko hau programa modular gisa diseinatuta dago, eta negozio proiektu berritzaile bat zuzendu eta kudeatu nahi duten pertsonei zuzenduta dago.

Negozio berriak zuzentzeko eta lehendik finkatuta dauden enpresetan zuzendaritza lanpostuak betetzeko gaitasuna, autonomia exekutiboa eta ekimena duten profesionalak prestatzea du xede.

Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzako Unibertsitateko Aditua titulua prestakuntza espezifikoa da, azkarragoa, eta hori egiteko ez da unibertsitateko gradurik eduki behar.

MBAe3 Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterra ikasturte akademiko batean egiteko pentsatuta dago, baina, moduluka eta era malguan eginez gero, gehiago luzatu daiteke. Kasu horretan, hainbat ezagutza bloketan banatuta egongo da, pertsonek libre dituzten orduen arabera.

  • MBAe3 masterra urte batean (60 kreditu = 3.500 euro). Prestakuntza profil teknikoa duten profesionalei eta unibertsitateko gradudunei zuzendua (ingeniaritza, arlo zientifikoko eta osasuneko diziplinak), baita, oro har, enpresaren arloarekin loturarik ez duen aurretiazko unibertsitateko prestakuntza duten (adibidez, Zuzenbidea edo Komunikazioa) eta urtebetez enpresa kudeaketa eta zuzendaritzarekin lotutako trebetasunak eta gaitasunak jasotzeko beharra duten pertsona guztiei ere.

  • Ekintzailetza, Finantzaketa, Ekoizpen eta Merkaturatzean Espezialista (31 kreditu = 1.808 euro eta elkarren segidako moduluak egiteko aukera). Unibertsitateko gradudunei zuzendua; Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzako MBAe3 masterra zenbait urtetan eskuratzeko aukera ematen du, modu erosoagoan, moduluka eta ikasleen bizitza profesionalera egokituta.

  • Hala, Aditu titulua + Espezialista titulua + Business Plan Master Amaierako Lana gehitu daitezke, MBAe3 masterraren prestakuntza osoa egin arte, hainbat ikasturtetan.

  • Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritzan Aditua (19 kreditu = 1.108 euro). Ekintzaileei, LHko ikasleei edo unibertsitateko prestakuntzarik ez duten profesionalei zuzendua, baldin eta ezagutza solido eta intentsiboak eskuratu behar badituzte beren negozio eredua ezartzeko, enpresa modu egituratuan haz dadila ahalbidetzeko, ekintzailetza proiektuei forma emateko behar dituzten zuzendaritzak trebetasuna garatzeko eta bezero nahiz inbertitzaileen konfiantza lortzeko. Aukera hau egokia da, halaber, gradua amaitu aurretik masterra egiten hasi nahi duten unibertsitateko ikasleentzat.

  • Nekazaritzako Elikagaien Ekintzailetzan Aditua (19 kreditu = 1.108 euro). El Máster se dirige a personas tituladas de cualquier formación en ámbitos como: Formación Profesional, Ingeniería, Tecnología, Medicina, Biotecnología, Agroalimentario, Cultura y Emprendimiento Social que deseen ser: Personas emprendedoras que quieran impulsar su propia idea de negocio en el sector agroalimentario, tan importante en
    la economía, personas que deseen realizar innovaciones dentro de una empresa existente o empresarios, empresarias, directivos, directivas y personas emprendedoras que busquen adquirir habilidades y gestionar los recursos necesarios para crecer, comercializar e internacionalizar distintas oportunidades