Breadcrumb

EHUduala eredua

EHUduala eredua

UPV/EHUren prestakuntza dual eta txandakakoaren eredua

Aula UPV-EHU Tecnalia Gela Teknologikoa

UPV/EHU aitzindaria da prestakuntza dualean Estatuko unibertsitateen artean: prestakuntza dualeko lehen graduak eskaintzen hasi ginen oraindik marko arautzailerik ez zegoenean. Gure gradu eta master dualen eskaintza handituz joan da harrezkeroztik, prestakuntza dualaren aitorpena lortzeko UNIBASQ Protokoloak ezarritako esparruaren baitan, eta 2022az geroztik gure gradu eta master dualak egokituta daude irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretura, unibertsitateko irakaskuntzen antolamendua eta haien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen dituena. Urtez urte, prestakuntza dualeko gradu eta graduondoko berriak gehitzen dizkiogu gure katalogoari, eta urtetik urtera prestakuntza dualerako aukera gero eta gehiago dituzu, arlo gehiagotan.

Gure fakultateen eta eskolen esperientziari esker (jada prestakuntza dualeko ikasle promozio asko izan dituzte), berezko eredu batean batera ditzakegu orain graduetako eta masterretako prestakuntza dualaren alderdi komunak, argi eta erraz esplikatzeko zuri zer den UPV/EHUren prestakuntza dual eta txandakakoa: EHUduala.