Breadcrumb

Harrera eguna 2023_intro

Harrera egunak 2023

Harrera eguna 2023_intro

Ongi etorri! ¡Te damos la bienvenida! Welcome!

UPV/EHUn hasiko dituzu zure ikasketak ikasturte honetan? Edo hemen zeunden eta zure unibertsitateari buruz gehiago jakin nahi duzu? Ba zuretzat da jardunaldi hau, zeren bertan eskolara joateaz gain unibertsitatean egin ditzakezun gauza asko ezagutuko dituzun. Beraz, jakin nahi baduzu zer diren ikasle kontseiluak eta zer ikasle-elkarte dauden eta nola parte har dezakezun, zer kirol egin ditzakezun eta zer kultura-jarduera antolatzen diren, zer programa eskaintzen dituzten Nazioarteko Harremanetan eta nola lagundu jasangarritasunari, zatoz zure campuseko Harrera Egunera, bisitatu standak eta gozatu musikaz, dantzaz, talo-tailerrez… eta baita txoznaz ere!

Harrera eguna 2023

Egitaraua

BIZKAIKO CAMPUSA

Osteguna, irailak 14, Leioako campusean (Laboa plaza)

  • 10:00etatik 14:00etara: UPV/EHUko ikasle-elkarteen mahaiak, ikasle-kontseilua, kultura, kirola, nazioarteko harremanak eta iraunkortasuna.
  • 11:00etatik-12:30era: Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak NAZIOARTEKO IKASLEEI ongietorria egiteko ekitaldia (Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan).
  • 12:30: Txalaparta tailerra, Aiko taldearekin erromeria, talo tailerra eta txosna.

GIPUZKOAKO CAMPUSA

Ostirala, irailak 15, 11:00etan,Gipuzkoako Campusean (Ignacio María Barriola kafetegiaren ondoan)

  • 10:00etatik 14:00etara: UPV/EHUko ikasle-elkarteen mahaiak, ikasle-kontseilua, kultura, kirola, nazioarteko harremanak eta iraunkortasuna.
  • 11:00etatik-12:30era: Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak NAZIOARTEKO IKASLEEI ongietorria egiteko ekitaldia (Carlos Santamaría Auditorioan).
  • 12:30: Dantza eta herri kirolak, talo tailerra eta txosna.

ARABAKO CAMPUSA

Astelehena, irailak 18, Arabako Campusean (Hezkuntza eta Kirol Fakultateko atzeko partea)

  • 10:00etatik 14:00etara: UPV/EHUko ikasle-elkarteen mahaiak, ikasle-kontseilua, kultura, kirola eta nazioarteko harremanak.
  • 11:00etatik-12:30era: Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak NAZIOARTEKO IKASLEEI ongietorria egiteko ekitaldia (Letren Fakultateko Areto Nagusian).
  • 12:30: Kalejira René Cassin plazan, ibilketa nordikoa* campusean zehar, talo tailerra eta txosna.

*Ibilaldi nordikoan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da Arabako Errektoreordetzako Kirol Zerbitzuan edo, egun berean, Campuseko Kultura eta Kirol Zuzendaritzaren informazio mahaian (plaza mugatuak). Jarduera honek gehienez ere 45 minutu iraungo du.