Eduki publikatzailea

Prestakuntza eta Ikerketarako INAP Bekak 2015

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/29

Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalak (INAP) lau beka deitu ditu Gizarte eta Lege Zientzien alorrean eta beste bi Bibliotekonomia eta Dokumentazioan.

Hautagaitzak
Beka bakoitzerako eskatzen den Gradu, Lizentziatura edo Ingeniaritza titulua 2010/11 ikasturtetik aurrera lortu duten Espainiako edo Europar Batasuneko estatu bateko nazionalitatea duten gizabanakoek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan. Espainiako edo atzerriko edozein unibertsitatetan lortutako tituluak aurkez daitezke, beti ere homologazioaren behin-betiko ebazpena izanda.

Saria
Bekadun bakoitzari 1.300 euro emango zaizkio hilean eta bekak urte bateko iraupena izango du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.

Epea
Eskabideak 2015eko uztailaren 11 arte aurkeztu ahalko dira INAPeko egoitza elektronikoan, INAPeko Erregistro Orokorrean bertaratuz (Atocha kalea, 106, 28012, Madrid) edota 30/1992  Legearen 38.4 artikuluak aipatutako bideetatik.

Kontaktua
91.273.92.08 edo 91.273.91.38 telefono-zenbakietan edota becas@inap.es helbide elektronikoan.

Informazio gehiago: http://www.inap.es/becas-y-ayudas