Eduki publikatzailea

EHUko doktoretza aurreko eta ondorengo deialdiak, maiatzaren 8an zabalik

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/05

Gobernu Kontseiluak apirilaren 30ean onartutako deialdiak ("UPV/EHUn Ikertzaileak prestatzeko kontratazio deialdia 2015" eta "UPV/EHUn ikertzaile doktoreak espezializatzeko kontratatzeko deialdia 2015") hurrengo ostegunean, maiatzak 7, publikatuko ditu Ikerketaren Arloko Errektoreordetzak.

Eskabideak aurkezteko epea, beraz, maiatzaren 8tik ekainaren 8ra arte egongo da zabalik.