Ikerketako Etika Batzordearen aplikazio berria proiektuak ebaluatzeko
Lehenengo argitaratze data: 2015/04/21
2015eko apirilaren 24tik (ostirala) aurrera, 'IIEB Formularioak' https://www.ehu.eus/formulariosCEID/ abiatuko da, Ikerketa eta Irakaskuntzako Etika Batzordearen aplikazio berria (IIEB). Aplikazio horrek aukera emango du online bidez ikerketa proiektuak bidaltzeko, hau da, gizakiak, horien laginak edo datuak, animaliak, agente biologikoak eta genetikoki eraldatutako organismoak erabiltzen dituzten ikerketa proiektuak ikerketako etika batzordeetara bidaltzeko: Gizakiekin egindako Ikerketetarako Etika Batzordeak (GIEB), Animaliekin egiten den Esperimentaziorako Etika Batzordea (AEEB), Agente Biologikoekin (eta/edo Genetikoki Eraldatutako Organismoekin) egindako Ikerketarako Etika Batzordea (ABIEB), hurrenez hurren.
Aipatutako aplikazioak ikerketa proiektuei buruzko formularioak bete eta bidaltzea ahalbidetuko du, eta proiektu horietako bakoitzaren ebaluazio prozesua zertan den ere jakinaraziko du.
‘IIEB Formularioak' lehengo memoria formatuak zuen irizpide berbera du, hots, ikertzaileari lagundu egin nahi dio ikerketa proiektu bakoitzean beharrezkoak diren metodologia, etika eta lege baldintza guztiak osatzen, modu logiko eta gradualean. 2015eko maiatzaren 1etik desaktibatuta geldituko dira egungo M10, M20 eta M30 formularioak/memoriak.
Aplikazioak berak badu edozein duda argitu edo edozein arazo konpontzeko jarraibiderik eta laguntzarik. Dena dela, IIEBko idazkaritza teknikora ere jo daiteke (Susi Marcos, 946012037 / susi.marcos@ehu.eus).
Fernando Plazaola Ikerketaren arloko errektoreordeak hau adierazi du: "Espero dugu ‘IIEB Formularioak' aplikazioa UPV/EHUko ikertzaileentzat lagungarri izan, haien lana erraztu eta seguru asko aurkeztuko diren arazoak lehenbailehen konpontzea".