Doktorego tesientzako sariak (2015), Instituto de Estudios Fiscales institutuaren eskutik
Lehenengo argitaratze data: 2015/07/20
Instituto de Estudios Fiscales institutuak doktorego tesientzako "Fernando Sainz de Bujanda" eta "José Barea Tejeiro" sariak (Finantza eta Zerga Zuzenbideari buruzkoei eta Ekonomia Publikoari buruzkoei zuzendutakoak, hurrenez hurren) deitu ditu.
Hautagaitzak:
Beren lanak aurkeztu ahal izango dituzte espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonek, beren doktorego tesia sari bakoitzari dagokion gaiari buruzkoa bada, eta doktorego tesi hori 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitartean defendatu badute.
Saria:
4.500 euroko bi sari emango dira.
Epea:
Eskaerak telematikoki egin ahal izango dira, IEFen webgunearen bidez, edo IEFen Erregistro Orokorrera bertaratuta (C/ Cardenal herrera Oria, 378, Madril) edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideren bat erabiliz, 2015eko uztailaren 30era bitartean (egun hori barne).
Informazio gehiago: http://www.ief.es/inf_general/becas_premios.aspx