Eduki publikatzailea

MIT Technology Review Sariak, Espainiako 35 urtetik beherako berritzaileentzat 2015

Lehenengo argitaratze data: 2015/07/06

MITek, MIT Technology Review aldizkariaren gaztelaniazko edizioaren bidez, 35 urtetik beherako hamar ikertzaile espainiar gazte saritu nahi ditu, ikerketa proiektu onenak egin dituztenak; zehazki, datozen hamarkadetan garatzeko aukera handiak dituzten goi mailako lanen egileei emango zaie saria.

Hautagaitzak:
2015eko abenduaren 31n 35 urtetik behera dituzten ikertzaileak eta data hori baino lehen 36 urtetik behera dituzten emakumeak aurkez daitezke, seme-alaba bat edo batzuk izan badituzte.

Lan arloak:
Bioteknologia eta Medikuntza; Informatika eta Hardwarea; Energia; Internet eta Weba; Nanoteknologia eta materialak; Softwarea; Telekomunikazioak; Garraioa.

Saria:
Saria ez da ekonomikoa.

Epea:
Hautagaiak izendatzeko prozesua irekita egongo da 2015eko abuztuaren 18ra arte(egun hori barne), eta honako lotura honen bidez egin ahal izango da:
http://www.technologyreview.es/tr35espana/nominate/

Harremanetarako:
Posta elektronikoz, helbide honetara idatzita: innovators.spain@opinno.com

Informazio gehiago: http://www.innovatorsunder35.com/innovators-under-35-spain