Zigor arloko ikerketaren Victoria Kent 2015 Saria
Lehenengo argitaratze data: 2015/07/09
Segurtasunerako Estatu Idazkaritzak Victoria Kent 2015 Sari Nazionala iragarri du, espetxeen arloko ikerketa lanak sustatzeko. Lan horiek maila historiko-juridikoan, psikologikoan, sozialean edo beste edozein zientzia diziplinatan jorratuko dute arlo hori, hala ikuspegi teoriko hutsetik nola esperientzia zehatzen bitartez.
Hautagaiak:
Pertsona fisikoek parte har dezakete, hala Espainiako nola atzerriko nazionalitatea dutenak.
Saria:
Lehenengo saria emango da, 1.125 eurokoa, eta 562,50 euroko bi accesit.
Epea:
Ikerketa lanak 2015eko irailaren 1eko (hori barne) 14:00etara arte aurkez daitezke Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Orokorrean (Alcalá kalea, 38, 28014 Madril). Dena dela, 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetako edozeinetan ere aurkez daiteke.
Harremanetarako:
Telefonoz, 91 335 47 00 zenbakira deituta, edo posta elektronikoz, formulario honen bidez.
Informazio gehiago:
http://www.institucionpenitenciaria.es/web/portal/documentos/premioVictoriaKent.html