Eduki publikatzailea

Talento 2015: Doktoretza ondoko bi kontraturako deialdia Errioxako Unibertsitatean

Errioxako Unibertsitateak (UR) doktoretza osteko bi kontraturako deialdia publikatu du honako arlo hauetan: Ikniten Azterketa eta Analisia eta Ondare Paleontologikoa; Espainiar Hizkuntza Atzerriko Bigarren Hizkuntza gisa

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/24

Hautagaitzak
Hautagaiek ondorengo baldintzak bete behar izango dituzte eskaera egiteko unean:
a. Espainiako nazionalitatea, Euopar Batasuneko herrialde batekoa edo kontratua hasteko momentuan Espainian bizilekua duen atzerritarra itzatea.
b. Doktore titulua eta lortu zuenetikhasita 6 urteko esperientzia izatea ikerkuntzan.
c. Tesia defendatu zuen herrialdetik kanpo bi urteko egonaldia egin izana, gutxienez.

Kontratuen ezaugarriak
122.00 euroko Espainiako Zientzia Sistemara Sartzeko bi kontratu, jardunaldi osoan eta urte beteko iraupenarekin. Kontratua urtetik urtera luzatzeko aukera egongo da, bost urtez gehienez.

Epea
Eskabideak Errioxako Unibertsitateko Erregistroan aurkeztu behar izango dituzte hautagaiok, baita 30/92 Legeak ezartzen dituen lekuetan ere, 2015eko maiatzaren 31ko 15:00 baino lehen.

Informazio gehiago
http://www.unirioja.es/servicios/sgib/investigacion/talento.shtml