Eduki publikatzailea

DEIALDIA: “EUROPA EXCELENCIA” 2019

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/09

Helburua eta xedea:

 Laguntzen helburua da espainiar parte hartzea bultzatzea Europar Batasunaren Horizonte 2020 programa markoko  «Starting Grants» eta «Consolidator Grants» azpiprogrametan.

Baldintzak

ERCren 2018ko deialdira aurkeztutako proposamen baten ikertzaile nagusia izatea, «Starting Grants» edo «Consolidator Grants» azpiprogrametan. Proposamen horrek A kalifikazioa atera behar izan du eta ERCren 2018ko deialdian ez du finantzaziorik lortu behar izan.

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 16tik 30eko 15:00ak arte (espainiar penintsulako ordua). 

Garrantzitsua: gomendatzen da Nazioarteko I+G Bulegoarekin harremanetan jartzea proposamena idazten hasi aurretik: proyectoseuropeos@ehu.eus. 

Legezko ordezkariaren sinadura lortzeko (nahitaezkoa dena), proposamena aplikaziora igo eta adierazitako helbide elektronikora igorri beharko da maiatzaren 29a baino lehen. Egun horren ondoren ezin izango da sinadura bermatu.

Informazio gehiago:

http://www.ciencia.gob.es/portal/site/MICINN/menuitem.dbc68b34d11ccbd5d52ffeb801432ea0/?vgnextoid=ca7682604619a610VgnVCM1000001d04140aRCRD