Eduki publikatzailea

Ikastaroa

"Mikroskopia Analitikorako eta Medikuntzako Ebazpen Handiko Zerbitzu Nagusiak" on line ikastaroa eskainiko du, ImageJ/FIJI softwarea ikasteko bideratuta

Noiz eta non

2020/03/23 2020/03/23, 00:00 - 00:00

Deskribapena

Gaur egungo egoera ikusita, "Mikroskopia Analitikorako eta Medikuntzako Ebazpen Handiko Zerbitzu Nagusiak" on line ikastaroa eskainiko du, ImageJ/FIJI softwarea ikasteko bideratuta.

Ikastaroa bizitza zientziaren mikroskopia arloan lan egiten duten EHUko ikerlarien komunitate osoari zuzenduta dago. Ikastaro hau Ikerketa Zerbitzu Orokorren (SGIker) prestakuntza eskaintzaren barruan kokatzen den "Irudi Digitala Mikroskopian Biomedikuntzan" ikastaro praktikoaren egokitzapena izango da.

EHUko Bilerak (BlackBoard Collaborate) bilera birtualaren plataforma erabiliko da. Plataforma hau EHU-ko Edonondik barruan dago, eta osasun larrialdiari aurre egiteko erabiltzen da  

Parte hartzeko, Interneteko konexioa duen ordenagailu pertsonala izan behar duzu eta denbora eta gogoa izan behar dituzu.

Ikastaroa martxoaren 30etik astelehena, apirilak 3ra, ostirala bitartean izango da, eguneko 2 orduko iraupena izango du (beharrezkoa izanez gero, bere data eta iraupena alda daitezke). Ikastaroaren edukia oso praktikoa izango da. Ricardo Andrade-k (Zerbitzuko teknikaria) eta Ignacio Arganda-Carreras-ek (Informatika eta Adimen Artifizialeko Ikerbasque ikertzailea eta FIJI programaren garatzaileetako bat) emango dituzte.

Parte hartu nahi dutenek ricardo.andrade@ehu.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali behar dute