SGIkerrek drogak eta sendagaiak EMNren bidez karakterizatzeko tailer bat eman die Bilboko La Salle ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleei (2017/01/25)
Lehenengo argitaratze data: 2017/01/25
Bilboko La Salle ikastetxeko lau ikaslek eta haien irakasle Ibai Lópezek "Caracterización de muestras de drogas y fármacos mediante Resonancia Magnética Nuclear (RMN)" tailerra egin dute UPV/EHUko Joxe Mari Korta eraikinean, Donostian, 2017ko urtarrilaren 18an, UPV/EHUko SGIker Ikerketa Zerbitzu Orokorren barruko Gipuzkoako Erresonantzia Magnetiko Nuklearreko Unitatearen eskutik.
Laborategia ikusi eta hango ekipoak zeinen konplexuak diren, nola zaintzen diren eta nitrogeno likidoaren zenbateko karga duten erakutsi ondoren, teknikaren oinarriak, analisi motak eta laginak azaldu zitzaizkien. Laginak prestatzea zeinen zaila den uler zezaten, estupefazienteen zenbait substantzia (heroina, kokaina, estasia, anfetamina eta beste batzuk) aztertu eta haien emaitzak interpretatu zituzten.
Gainera, erakutsi zitzaien lagin solidoak nola prestatzen diren sendagaietako polimorfoak bereizteko, benetako laginak erabiliz.
Ikasleak denbora guztian adi-adi egon ziren, laginei eta analisiari buruzko galderak eginez.
Egitasmo hau UPV/EHUko SGIkerrek sortutako jarduera lerroaren barruan antolatu da, bigarren urtez, eta helburu du gazteenen artean karrera zientifikoetarako joera sustatzea, ikerkuntzaren hainbat alderdi erakutsita.