SGIkerrek European Summer School for Scientometrics (ESSS) eskolan parte hartu dute, Granadan (2016/09/26)
Lehenengo argitaratze data: 2016/09/26
Fátima Pastor, SGIker Ikerketako Zerbitzu Orokorretako Zientziometria Unitateko kidea European Summer School for Scientometrics (ESSS) eskolan izan zen, Granadan, 2016ko irailaren 4tik 9ra. Ikastaroa Vienako Unibertsitateak, DZHW Goi Mailako Ikerketa eta Ikasketa Zientifikoen Alemaniako Zentroak, Lovainako Unibertsitate Katolikoak eta Granadako Unibertsitateko EC3 Ikerketa Taldeak antolatu zuten, eta bertan izan ziren nazioarteko zientzia ekoizpenen datu baseen (WOS eta SCOPUS) eta bibliometriaren alorreko aditu entzutetsuak.
Hainbat gai azaldu eta eztabaidatu ziren ikastaroan: bibliometriaren funtsezko alderdiak (inpaktu adierazleak, datuen garbiketa eta prozesatzea, normalizazio tematikoa, izen eta afiliazioen desanbiguazioa, egile baten baino gehiagoren artean egindako lanak…), metrika alternatiboak eta ikerkuntzaren gizarte eragina neurtzeko moduak, besteak beste. Ikastaroan, 21 herrialdetako 50 pertsona izan ziren guztira (Europakoak, Ipar Amerikakoak, Errusiakoak eta Hego Koreakoak), eta lan saio batzuk egin ziren datu bibliometrikoak aztertzeko eta grafikoki irudikatzeko BibExcel, Pajek eta Gephi programa espezifikoekin.