Eduki publikatzailea

FOTCIENCIA argazki zientifikoen 11. lehiaketa

FOTCIENCIA argazki zientifikoen 11. lehiaketa antolatu dute Zientzia eta Teknologiako Espainiako Fundazioak (FECYT) eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC)

Lehenengo argitaratze data: 2013/09/17

FOTCIENCIA argazki zientifikoen 11. lehiaketa antolatu dute Zientzia eta Teknologiako Espainiako Fundazioak (FECYT) eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC) Lehiaketaren helburua da zientzia herritarrengana hurbiltzea, irudi zientifikoek iradoki dezaketen ikuspegi artistiko eta estetikoaz baliatuta eta irudi bakoitzean ikus daitekeen gertaera zientifikoari buruzko azalpen idatziak lagunduta.

Argazkiak bi kategoriatan aurkez daitezke: mikro (mm 1eko edo mm 1 baino gutxiagoko gauzak) edo orokorra (mm 1 baino gehiagoko gauzak).

Argazkiak aurkezteko epea: 2013ko irailaren 12tik urriaren 31ko 14:00ak arte (espainiar penintsulako ordua).

Lehiaketari buruzko informazio guztia FOTCIENCIAren web orrian dago ikusgai.