2017ko apirilaren 26-28an Madrilen izandako 20th Annual meeting - EBSA conference inauguratu dute SGIker zerbitzuek (2017/05/26)
Lehenengo argitaratze data: 2017/05/26
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) SGIker Ikerkuntza Zerbitzu Orokorretako koordinatzaile eta Biosegurtasunaren Espainiako Elkarteko (AEBioS) lehendakari Iñaki Echeverriak ireki zuen Biosegurtasuneko Europako Elkartearen (EBSA) urteko kongresuaren 20. edizioa Madrilen.
Hiru egunetan zehar biosegurtasunaren eremuko Estatuko garrantzizko instalazioak bisitatu ahal izan zituzten, besteren artean, Animalien Osasun Zentroa, CISA-INIA edo Gomez Ulla ospitaleko isolamendu unitatea.
Bestalde, mundu osoko hizlariek beren ezagutza partekatu zuten gai hauei buruz: transmisio bektore berriak (akainak edo intsektuak) ospitale arloan, biosegurtasuneko etika edo biosegurtasun aplikatukoa, besteak beste. Programa osoa kontsultatzeko helbidea: http://www.ebsaweb.eu/ebsa20-conference-programme.
Gainera, zirriborro baten aurrerapena aurkeztu zuten biosegurtasuneko profesional batek izan behar dituen gutxieneko ezagutzei buruz eta bere aplikazioari buruz unibertsitateko prestakuntza arautu gisa.
Azkenik, AENORi bidaliko zaion araudia adostu zuten argitara ateratzeko, euspen biologikoko instalazio batek bete beharreko baldintzekin.