Eduki publikatzailea

2010 urtean SGIker, Ikerkuntzarako Zebitzu Orokorrak, aipatzen dituen zientzia-artikuluen kopurua handitu da

2010 urtean SGIker, Ikerkuntzarako Zebitzu Orokorrak, aipatzen dituen zientzia-artikuluen kopurua handitu da

Lehenengo argitaratze data: 2011/06/28

2010 urtean SGIker, Ikerkuntzarako Zebitzu Orokorrak, aipatzen dituen zientzia-artikuluen kopurua handitu da. Ikerketari UPV/EHU-ko SGIker-ek ematen dioten babesa gero eta gehiago aitortzen da inpaktu aldizkarietan. Hain zuzen ere, 2010 urtean, 138 artikulutan zerbitzuen babesa aipatu zen; 2009 ekitaldiarekin alderatuta bikoitza dena .

Hurrengo grafikoan erakusten denez, SGIker pertsonal eta azpiegituren kolaborazioarekin lorturiko emaitzen argitalpenak goranzko joera dauka, gero eta handiagoa dena. Horretarako, dudarik gabe, SGIker teknikarien eta ikertzaile erabiltzaileen lan garrantzitsuak nabarmen lagundu du, egunez egun beraien lanak egiteko SGIkerren kalitate eta zerbitzuez fidatzen direnak.

Berriro, SGIkerrek emandako babesa espresuki aipatzearen garrantzia gogoratzen dugu, zerbitzu eta unitateetan egindako ikerketen emaitzak komunikatzean.

Web orrian eskugarri daukazue eskertzeko testua, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Fátima Ana Pastor Ruiz

Ikerkuntzaren Jarraipen Unitatearen teknikaria.