Eduki publikatzailea

"Salvador de Madariaga" doktoratu aurreko kontratuetarako laguntzak

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetarako Estatu Idazkaritzak deitutakoak

Lehenengo argitaratze data: 2014/12/17

"Salvador de Madariaga" Programako doktoratu aurreko kontratuetarako laguntzak deitu ditu Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetarako Estatu Idazkaritzak. Laguntzok doktoreen formakuntza sustatzeko helburua dute honako arlo hauetan: Giza eta Gizarte Zientziak, Historia, Zuzenbidea, Ekonomia eta Zientzia Politikoak.

Jarduerak:
Honako jarduetarako laguntzak deitu dituzte:

  1. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Legeko 21. Artikulura egokitutako doktoratu aurreko kontratuak.
  2. Europako Institutu Unibertsitarioan (EUI) hasteko edota Europar Batasuneko beste zentroetan egonaldi laburrak egiteko bidaietarako laguntza osagarriak.

Eskaeren aurkezpena:
Eskaerak aurkezteko bi bide dituzte interesdunek:

  1. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko egoitza elektronikoa
  2. EUIko txantiloien bidez

Epea:
Eskaerak urtarrilaren 8tik 31ra (14:00 arte) aurkeztu ahalko dituzte interesdunek, biak barne.