Irungo Udalak euskarazko ikerketa sustatzeko eta Jose Antonio Loidi jakintsua omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egiten du.
Loidi Beka 2014
Lehenengo argitaratze data: 2014/08/28
Bekaren ezaugarriak
- Ikerketa esparruak Jose Antonio Loidik bere bizitzan zehar landutako hauek dira: antropología, filología, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrología eta botanika.
- Proiektua, azterlana eta memoria euskeraz burutuko dira.
- Bekaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, beka adjudikatzen den egunetik hasita.
- Beka honen diruzenbatekoa 9.000 eurokoa (gordina) izango da.
- Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
Onuradunak
Norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeak.
Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da unibertsitate gradua edukitzea. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete beharko du baldintza hau.
Eskatzaileak bera euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo baliokide den titulu edo diploma bidez. Lantaldeen kasuan, denek frogatu beharko dute gaitasun hori.
Eskaerak aurkezteko epea
2014ko irailaren 15etik urriaren 4ra arte egongo da zabalik, biak barne.
Eskarien aurkezpena
Interesatuek eskariak Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuan (San Martzial 2) edota 30/92 legearen HAAH-APEL 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetan aurkeztuko dituzte, deialdian zehazten diren agiriekin batera.