Eduki publikatzailea

Prestakuntza eta Ikerketarako Bekak (Eustat)

Lehenengo argitaratze data: 2014/12/03

Eustatek produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean prestakuntza eta ikerketarako bi beka emateko deialdia egin du

Eskatzaileen betekizunak:

  1. Ikasgaietako bat estatistika duen graduko unibertsitate-titulazio bat (lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza) edo estatistikako diplomatura izatea, eta unibertsitate-titulua eskuratu zenetik 5 urte baino gehiago ez igaro izana.
  2. EAEko administrazio-auzotartasuna izatea, beka-deialdia egin baino lehenagotik.
  3. Eduki bereko edo antzekoko beste bekarik ez eduki izatea EAEko aurrekontuetatik ordainduta.

Beken ezaugarriak:

  1. Beka bakoitzak urte 2 iraungo du.
  2. Beka bakoitzean urtean 15.600 € emango dira, Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak barne.
  3. Eustatek bekadun bakoitzak bere proiektuaren gaiarekin zerikusia dutelako egiten dituen ikastaroak eta joaten den kongresuetako prestakuntza, dieta eta bidaien gastuak ere ordainduko ditu; gehienez, 2.000 € bekadun bakoitzeko, bekaldi osoan.

Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea 2015eko urtarrilaren 2ra arte izango da.