Unibertsitate tituludunentzako prestakuntza eta ikerkuntzarako bekak 2014
2014/11/11ko EBO
Lehenengo argitaratze data: 2014/11/12
Helburua:
Administrazio publikoaren institutu nazionalak 5 bekatarako deialdia egin du gizarte eta lege zientzien arloko unibertsitate tituludunentzat; 2 bibliotekonomia eta dokumentazioaren arloko unibertsitate titulatuentzat.
Bekaren zenbatekoa:
Bekaren banakako zenbatekoa 1.300,00 eurotakoa izango da hilero.
Onuradun izateko bete beharreko baldintzak:
Bekaren onuradun izango ahal da edozein espainiar edo Europar Batasuneko kide den herrialdeetako edozein hiritar, graduko titulua edo lizentziatua, arkitektoa edo ingeniariarena lortua badute, eskatutako bekaren arabera:
- Zientzia politiko, administrazio publiko, zuzenbide edo gestio publikoaren arloetan.
- Bibliotekonomia eta dokumentazioaren arloetan.
Titulazioa 2010-2011 ikasturtean edo geroago lortua behar dute.
Iraupena:
Beken gehieneko iraupena urte betekoa izango da, beste urte batez luzatuko ahal delarik.
Eskarien formalizazioa:
Eskariak aurkezteko epea 15 lanegunetakoa izango da, 2014ko azaroaren 28rarte, deialdia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita.