Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak
Emakundek hiru beka emango ditu, 2015. Urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko
Lehenengo argitaratze data: 2014/12/17
Beka-motak:
- 1.Mota: Gizarteko eremu guztietan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta horretarako dauden faktoreak aztertzea.
- 2.Mota: Egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide social eta ekonomikoez baliatzerakoan, eta segurtasunean.
- 3.Mota: Sistema patriarkaleran presentzia, eragina eta sistema horrek irauten, aldatzen eta gainditzen laguntzen duten gizarte-fenomenoak aztertzea.
Eskaeren aurkezpena:
Eskaerak aurkezteko bi bide dituzte interesdunek:
- Bide elektronikoak erabil ditzakete, Euskadi.net-en egoitza elektronikoan
- Eskabideak aurrez aurre aurkez daitezke, ereduaren arabera, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan (Manuel Iradier, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz).
Epea:
Eskabideak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 10ean amaituko da.