Eduki publikatzailea

Ikerketa etnografikoak egiteko beken DEIALDIA gazte ikertzaileentzat

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/19

Soriako aldundiak, bere Kultura, Gazteria eta Kirol Sailaren bitartez, ikerketa etnografikoak egiteko hiru beka deitu ditu, gazte ikertzaileei zuzenduta, gazteei prestatzeko bide praktiko bat eskaintzeko, erakunde publiko batek gidatutako eta bermatutako esperientzia batekin lan munduan sartu ahal izan daitezen.

Helburua:

Deialdi honen helburua adineko pertsonei elkarrizketak eginez Soriako tradizioei buruzko informazio zuzena biltzeko landa lana egitea da, Soriako probintziako musika, abesti eta dantza herrikoiei dagokienez.

Onuradunak:

Bekak goi-mailako prestakuntza duten edo ahozko tradizioaren bilketan esperientzia handia egiaztatzen duten 35 urtetik beherako gazte ikertzaileei zuzenduta daude.

Epea:

Eskaerak onartzeko epea 2014ko martxoaren 24an amaituko da.