SGIker-en Zerbitzu-Karta berria onartu da (2021/01/26)

Lehenengo argitaratze data: 2021/01/26

UPV/EHUko Idazkaritza Nagusiak Ikerketa Zerbitzu Orokorren(SGIKer) Zerbitzu Karta berria onartu du, 2021etik 2023ra bitartean indarrean egongo dena. Dokumentu honen bidez, aipatutako gutunean sartutako administrazio-unitateek, konpromisoa hartzen dute, ematen dituzten zerbitzuen eta beren gain hartzen dituzten kalitate, eskubide eta betebeharren gaineko konpromisoen berri, emateko.

Gutuna idazteko, KEIZ Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuaren Unikude programa informatikoa erabili da. Administrazioaren Berrikuntza eta Modernizazioaren zerbitzuak (ABMZ) esku hartu du izapidetze- eta aholkularitza-prozesuan.

Ikerkuntzako Zerbitzu Orokorren helburua, konpromiso-dokumentu berri honekin, ikerkuntzarako laguntzaren eraginkortasuna eta efizientzia handitzea da, UPV/EHUko komunitate zientifikoari eta goi-mailako teknologiako ekipamendua erabiltzea eskatzen duten institutu publiko eta enpresei eskaintzen zaien arreta eta zerbitzuak etengabe hobetuz.