Eduki publikatzailea

(2025/10/31) Ikerketa Zerbitzu Orokorrek (SGIker) UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Doktoregoen XI. Jardunaldietan parte hartu dute

Lehenengo argitaratze data: 2025/11/14

Sgikerren Zientziometria Unitateak "Saiakeran hil gabe argitaratzea" gaiari buruzko txostena aurkeztu du UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Doktoregoen XI. Jardunaldietan, urriaren 30ean eta 31n, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Sarrikon (Bilbo). Saioan, Fatima Pastor zientziologia-teknikariak ekoizpen zientifikoarekin lotutako hainbat alderdi jorratu ditu, hala nola argitaratzeko beharra, kalitate-adierazleak, zientzia irekiaren baldintzak, argitaletxe eta aldizkari harrapariak, afiliazio instituzionala eta ikerketan adimen artifizialeko tresnen erabilera arduratsua.

Jardunaldietan parte hartu dute, halaber, Jesús Barrena Martínez Cádizko Unibertsitateko Enpresen Antolaketa Saileko irakasle titularrak, Juan Prieto Rodríguez Oviedoko Unibertsitateko Ekonomia katedradunak eta José Luis Oreiro Brasiliako Unibertsitateko irakasle elkartuak.

Bi egunetan, Enpresa Zuzendaritzako, Ekonomiako, Finantzetako eta Integrazio Ekonomikoko doktoregaiek doktorego-tesien aurrerapena aurkeztu dute beren zuzendari eta tutoreen aurrean, eta ikaskideek eta adituek beren ikerketak berrikusi dituzte.