Eduki publikatzailea

Ikerketa Zerbitzu Orokorretako (SGIker) animaliategiko teknikari Maite Fuentes izan da laborategiko animaliaren zientzietarako espainiako elkarteko (SECAL) haurrentzako ipuin lehiaketaren irabazle (2017/12/12)

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/12

SGIker-eko Animaliategiko teknikari Maite Fuentes, Aitor Toyosekin eta haren seme-alaba Markelekin eta Maiderrekin batera (8 eta 3 urtekoak hurrenez hurren) izan dira SECALen Haurrentzako Ipuin Lehiaketaren irabazleak, bere azken edizioan, “La Historia de Mussi. La importancia de ser una animal de laboratorio” ipuinarekin.

XIV. SECAL Kongresuaren esparruan, joan den ekainaren 16an Las Palmas Kanaria Handikoan eman zitzaion saria ipuinari. Kontakizunak laborategiko sagu baten bizitza eta ikerketa zientifikorako betetzen duen ezinbesteko funtzioa deskribatzen ditu tonu erraz batez eta haur ilustrazioekin.

Lehiaketa nazional horren helburua da 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako istorio bat kontatzea, non laborategiko animaliak gizartearen onurarako betetzen duen zeregina nabarmenduko den, Ann R. Gernhardt-en eta Robert Fisher-en “The importance of being a mouse” ipuinaren ereduari jarraituta.

Laborategiko animaliari lotutako ekintzak, sentimenduak eta jokabideak bultzatzeaz gainera, lehiaketaren asmoa da parte hartzen dutenek beren ideiak koherentziaz eta modu arduratsu batez adierazi eta garatzea; ikerketaren esparruan erabilitako hizkuntzaz baliatzea; ikerketaren munduan animaliek duten garrantzia ikertu eta balioestea; eta jardun egokiekin (legeak, hitzarmenak, tratatuak eta abar) lotutako errealitatea aintzat hartzea, betiere laborategiko animaliaren ingurunean. 

Hala, balio horiek guztiak ikusi ditu jasota SECALeko epaimahaiak saria merezi izan duten Maite Fuentes, Aitor Toyos, Markel Toyos eta Maider Toyosen“La Historia de Mussi. La importancia de ser una animal de laboratorio” ipuinean.

Ipuina helbide honetan dago: https://secal.es/wp-content/uploads/2017/12/SECAL-CUENTO-MUSSI-NOV.-20.pdf