Masa espektrometria akoplatua duen gas kromatografia (GC/MS) ikastaroa amaitzen da
Lehenengo argitaratze data: 2015/07/27
Aurten ere, uztailaren lehenengo astean amaitu da Bizkaiko Zerbitzu Nagusiko SGIker teknikari Luis Bartolomék Doktoreak emandako ikastaroa. Iaz bezala, zenbait gradutako eta espezialitatetako (Kimika, Farmazia edo Biologia) ikasleek eta Lanbide Hezkuntzako goi mailako ikasle batek era praktikoan ikasi ahal izan dute nola erabili egoki GC/MS bat eta nola interpretatu lortutako emaitzak. Oraingoan, iaz bezala, ezarritako gehieneko ikasle kopurua (8) gainditu da; hala ere, parte hartzaileen balorazioak, Kalitate Unitateak bildutakoak, asebetegarriak izan dira: ikasturtearen balorazioa 5etik 4,86koa izan da.