SGIkerretako Zientziometria Unitateak Euskal Herriko Erizaintzako Irakasleen IV. Jardunaldian parte hartu du; UPV/EHUko Leioako Erizaintza Eskolak antolatu du
Lehenengo argitaratze data: 2016/01/18
UPV/EHUko Leioako Erizaintza Eskolak gonbidaturik, Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretako (SGIker) Zientziometria Unitateko doktore María José Rodríguez Tojok eta Fátima Pastor Ruizek hitzaldi bat eman zuten erizaintzako inpaktu adierazleen inguruan, Erizaintzako irakasleen ikerketa lanak ebaluatzeko erabiltzen diren adierazle nagusiak azaltzeko asmoz. Hitzaldia Leioako Eskolako ikasgela batean izan zen, 2016ko urtarrilaren 12an. Leioako, Donostiako eta Gasteizko erizaintza eskoletako ikertzaile ugari joan ziren jardunaldira.
Han izan zen, halaber, Cristina Monforte Royo, Kataluniako Nazioarteko Unibertsitateko (UIC) Medikuntzako eta Osasun Zientzietako Fakultateko Erizaintza Saileko zuzendaria eta fakultateko dekanordea. Eskarmentu zabala du hark Erizaintzako Dekanoen Biltzarreko (CNDE) zuzendariorde gisa eta biltzar horretako Akreditazioen Lantaldeko eta CNEAI taldeko kide gisa.