SGIker-ek sarean informazioa bilatzeari buruzko tailer bat eman du La Salle ikastetxeko DBHko 3. mailako ikasleentzat
Lehenengo argitaratze data: 2015/12/16
SGIker-ek sarean informazioa bilatzeari buruzko tailer bat eman du La Salle ikastetxeko DBHko 3. mailako ikasleentzat
DBHko gazteen artean bokazio zientifikoa eragiteko jardueren artean, UPV/EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) Zientziometria Unitateak ¿Quieres ser un detective en la red? tailerra eman die La Salle ikastetxeko DBHko 3. mailako 20 ikasleri, UPV/EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Informatika Ikasgelan, Bilbon, abenduaren 14an.
Lau orduko ikastaro horretan, Bilboko ikastetxeko parte hartzaileek ikasi egin dute zein diren zientzialariek informazioa bilatzeko baliatzen dituzten iturri nagusiak, eta informazio erkatua eta kalitatekoa lortzeko estrategia efizienteenak.
Ekimen hori UPV/EHUko SGIker-ek sortutako jarduera lerro baten barruan dago: helburua da gazteenen artean karrera zientifikoetarako joera sustatzea, ikerkuntzaren hainbat alderdi erakutsita. 2016. urteko urtarrilean eta otsailean tailer hauek egingo dira: Auzitegiko Analisia, Ingurumeneko Istripua eta Gin-kana Zientifikoa.